Kirolaren aldeko konpromisoa

Korporazioaren erantzukizuna barneratuz, gure gizartea hobetzen laguntzen duten proiektuekin bat egiten dugu. Gure ustez kirola da geure burua gainditzeko eta solidarioagoak izateko balioak sustatzen dituen eskola. AVIA kulturaren nortasun-ikurretako bat da.

Babesak eta balioak

Kirola babestuz, geure-geuretzat hartzen ditugun proiektuak babesten ditugu. Gure herrian horren sustraituta dauden kirol diziplinek defendatzen ditugun balioak adierazten dituzte: geure burua gainditzeko sena, ahalegina eta elkartasuna, ohitura osasungarriak.

AVIA futbolaren munduan dago Eibar Kirol Elkartearekin; arraunaren munduan dago Urdaibai Arraun Elkartearekin; emakumeen eskubaloian dago Bera Berarekin, eta beste kirol diziplina askotan ere badago, hala nola txirrindularitzan.

Proiektuak eta balioak partekatzen ditugu. Eta gure konpromisoak betetzen ditugu.