iS-XXI

Intrasport Service-XXI (IS-XXI) txartelarekin, AVIAk bere zerbitzuen eskaintza indartzen eta zabaltzen du. Estrategikoki kokatutako zerbitzuguneetarako pentsatuta, garraiolari profesionalentzat da, beren garraio-kostuak txikitu, on line segurtasunez aritu, eta A gasolioa, B gasolioa eta UREA bota ditzaten.

Gaur egun, txartel hori eskaintzen duen sarean, Espainiako 55 gasolindegi eta Frantziako 170 gasolindegi daude.

Kualifikazio handiko zerbitzua

iS-XXI sareak aukera ematen dizu zure zerbitzugunea lehen mailako zerbitzugune-sare horretan sartzeko. Sare horretan sartzen bazara, bezeroak fidelizatuko dituzu, txartel horri esker lortuko dituzten abantailei esker. Besteak beste:

  • Operatibitate iraunkorra (24 orduetan, urteko egun guztietan)
  • Segurtasuna salerosketetan (on line)
  • Kontrol-sistema (iruzurrak galarazteko)
  • Txartela berehala eskatzeko edo baliogabetzeko aukera

Lehen txartela

Espainian kalitate- eta ingurumen-ziurtagiria lortu duen lehen gasolio-txartela da.