Diesel Innova

INNOVA DIESEL erregaia, POWER teknologiarekin. Bere formulazio bereziari esker, potentzia handiagoa eta motor garbiagoa izango dituzu, baita gidatze leunagoa eta azelerazio-erantzun hobea ere. Zure deposituaren edukiera maximizatzen du, apar gutxiago sortzen baitu, korrosioa saihesten du, eta ingurumena errespetatzen. Erregairik onenari eska diezaiokezun guztia du POWER teknologiadun INNOVA DIESEL erregaiak.

Eraginkorragoa

INNOVA DIESEL erregaia, POWER teknologiarekin, gasolioak jatorrizko produktuaren kalitaterik handiena eta teknologiarik aurreratuena uztartzen ditu. Horren emaitza motorra piztean igartzen da; motorraren prestazio orokorrak hobetu egiten dira.

Edozein ibilgailutan erregaiaren kontsumoa gidatze motaren araberakoa bada ere, ziurta dezakegu INNOVA DIESEL erregaia, POWER teknologiarekin, gasolioak ibilgailuaren errendimendurik handiena lortzen duela erregai litro bakoitzeko. Abantailak erregulartasunez erabiltzean aprobetxatu arren, INNOVA DIESEL erregaia, POWER teknologiarekin, beste gasolio batzuekin batera ere erabil daiteke.

Ekologikoagoa

Haren formulazioan, sufre-kantitatea nabarmen txikiagoa da: milioiko 10 parte baino gutxiago. Oso berritasun handia da ingurumena zaintzeari begira, kontuan izanda sufrea dela gure hirietako airea kutsatzen duten substantzia nagusietako bat.

  • Ezagutu power teknologia berria
  • Aurrezte handiagoa erregai litro bakoitzeko
  • Motorra babesten du bestelako gehigarrien beharrik gabe
  • Isuri gutxiago sortzen ditu, eta iraunkorragoa da