Diesel Innova Max

INNOVA DIESEL MAX erregaia, POWER teknologiarekin. Bere formulazio bereziari esker, potentzia handiagoa eta motor garbiagoa izango dituzu, baita gidatze leunagoa eta azelerazio-erantzun hobea ere. Zure deposituaren edukiera maximizatzen du, apar gutxiago sortzen baitu, korrosioa saihesten du, eta ingurumena errespetatzen. Erregairik onenari eska diezaiokezun guztia du POWER teknologiadun INNOVA DIESEL MAX erregaiak.

Partikula kutsatzaile gutxiago sortzen ditu

INNOVA DIESEL MAX erregaia, POWER teknologiarekin, gasolioaren berritasun nagusia sufre-kantitate txiki-txikia izatea da. Aurrerapauso handia da ingurumenaren arloan, eta hori dela eta, bere kategoriako aitzindaria da.

Motorra babesten eta zaintzen du

INNOVA DIESEL MAX erregaia, POWER teknologiarekin, gasolioaren konposizioan, metalen desaktibatzaile bat erabili da. Horrek motorraren barne-osagaiak garbitzen ditu eta garbi mantentzen ditu, korrosioa eta herdoiltzea eragotziz. Horri esker, mantentze-gastuak txikiagotu egiten dira, besteak beste.

Kontsumoa are gehiago txikitzen du

Formulazio berriari esker, INNOVA DIESEL MAX erregaia, POWER teknologiarekin, gasolioak ahalik eta gehien optimizatzen ditu azken belaunaldiko diesel-motorren errendimendua eta potentzia. Eta egiazta dezakegu errendimendu handiagoa lortzen duela erregai litro bakoitzeko.

INNOVA DIESEL MAX erregaia, POWER teknologiarekin, beste gasolio batzuekin batera ere erabil daiteke. Hala ere, erregai horren abantailak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, erregulartasunez erabiltzea komeni da.

  • Ezagutu power 
    teknologia berria
  • Kontsumoa ahalik gehien gutxitzen du, potentzia galdu gabe
  • Partikula kutsatzaile gutxiago sortzen ditu
  • Iragazkiak eta motorraren beste atal batzuk garbiago mantentzen ditu