Babesletzak

Babesletzaren bidez, sustatzen dituzten balioengatik eta sortzen duten ongizateagatik AVIArekin bat egiten duten proiektuak babesteko aukera dugu.

Kirolaren esparruan, futbol profesionalean Eibar Kirol Elkartearekin dugun esperientzia horren adibide bikaina da eta harro gaude, erabat.

Eibar Kirol Elkartea

Talde armagina ezaugarritzen duen sena, haren izaera kolektiboa, korporazioaren kudeaketa zorrotza... guztiak ere AVIAren enpresa-kultura osatzen duten ezaugarriak dira. Horregatik eta bat gatozen beste ezaugarri batzuengatik, AVIAk aspalditik babesten du Eibarko taldea.

2014an, AVIAk parte-hartze aktiboa izan zuen talde armaginaren kapitala handitzeko kanpainan. Elkarrekin zailtasunak gainditzeko ahalegin kolektiboaren adibide bikaina.

Eta Eibar KEk futbol profesionalaren maila gorenean bigarren urtez jarduteko unean (2015-2016 denboraldia lehen mailan), AVIA babesle nagusia bihurtu da.

Kirolerako laguntza

Funtsean, babesletza-eredu horixe bera erabiltzen dugu beste kirol diziplina batzuetan: arraunean, Urdaibai Arraun Elkartearekin, edo eskubaloian Ángel Ximénez AVIA Puente Genil Eskubaloi Taldearen babesletzarekin, maila gorenean (ASOBAL ligan, alegia) dabilen taldea.

Harro eta arduratsu sentitzen gara, proiektu horiek garatzen laguntzen dugulako.

Balioak

Gure DNA osatzen duten balioetan oinarrituta jorratu dugu bidea. Honako balio hauek, hain zuzen: kalitatea, berrikuntza, eraginkortasuna, iraunkortasuna, talde-lana, bezeroarekiko errespetua, kudeaketako autonomia, konpromisoa.

Gure ingurunearekiko konpromisoak ingurumenarekin lotzen gaitu, baina baita enpresa-munduarekin eta aberastasuna sortzen duten proiektuekin ere. Eta gizarte-munduarekin ere lotzen gaitu: ongizatea sortu eta pertsona hobeak izaten laguntzen diguten ekimenekin. Kirola da hori lortzeko bide onenetakoa. Horrexegatik, hainbat diziplina eta kirol talde babesten ditugu: adibidez, Eibar Kirol Elkartea futbolean; baina beste kirol diziplina batzuetan ere parte hartzen dugu: arraunean, motorraren munduan eta eskupilotan. Hauxe da gure sena: “Geure burua gainditzea, eta horretan ari direnei laguntzea”.