Innova Diesel

Innova Diesel Innova Diesel gasolioa diesel-motorren errendimendua hobetzeko bereziki formulatuta dago, eta erregai litro bakoitzean aurrezteko aukera eskaintzen du. Gainera, Powerguard 6061 gehigarri esklusiboari esker, ez du bestelako gehigarririk.

Eraginkorragoa eta ekologikoagoa

Innova Diesel gasolioak jatorrizko produktuaren kalitaterik handiena eta teknologiarik aurreratuena uztartzen ditu. Horren emaitza motorra piztean igartzen da; motorraren prestazio orokorrak hobetu egiten dira, batik bat azken belaunaldiko diesel-motorretan.

Edozein ibilgailutan erregaiaren kontsumoa gidatze motaren araberakoa bada ere, ziurta dezakegu Innova Dieselek ibilgailuaren errendimendurik handiena lortzen duela erregai litro bakoitzeko. Abantailak erregulartasunez erabiltzean aprobetxatu arren, Innova Diesel beste gasolio batzuekin batera ere erabil daiteke.

Haren formulazioan, sufre-kantitatea nabarmen txikiagoa da: milioiko 10 parte baino gutxiago. Oso berritasun handia da ingurumena zaintzeari begira, kontuan izanda sufrea dela gure hirietako airea kutsatzen duten substantzia nagusietako bat.