Mekanizatzeko makinak garbitzeko eta mantentzeko zerbitzu integrala

Hazteko eta dibertsifikatzeko estrategiaren baitan, mekanizatzeko makina-erremintak garbitzeko eta mantentzeko zerbitzu integraleko dibisio berria sortu du AVIAk.

Zerbitzu berria Esergui Lubricantes sozietateak ematen du. Brigada mugikor bat joaten da fabriketara, lantegietara edo industria-instalazioetara eta in situ burutzen du makineria osoa garbitzeko eta mantentzeko lana, oso denbora laburrean.

AVIAren helburua: industria-makineria garbitzeko eta mantentzeko irtenbide integrala eskaintzea, makineriaren balio-bizitza luzatu eta haren errendimendua 

Lehenengo fasean, Madrilgo Erkidegoan soilik eskaintzen zen zerbitzua. Halere, pixkanaka-pixkanaka hedatzeko planaren baitan, gaur egun beste autonomia-erkidego batzuetan ere ezartzen ari gara, geroz eta langile eta ibilgailu gehiago jarriz horretarako.

Dibisio horren bidez, AVIA lubrifikatzaile-enpresak indartu egin ditu bere eskaintza eta gestio komertzialak, kalitatea eta zerbitzua aintzat hartuta, bezeroen produktibitatea hobetzeko asmoz.

Alemaniako fabrikazio-plantaz gain, I+G+b zentro modernoak ere baditu AVIAk. Lubrifikatzaileak muturreko egoeretan testatuz eta aztertuz, haien eraginkortasuna eta prestazioak hobetzea lortzen du. Produktu guztiak kalitate goreneko lehengaiez eta gehigarriez fabrikatzen dira, ingurumenaren errespetua aintzat hartuta.

AVIA petrolio-operadoreak 160 zerbitzu-gune baino gehiago eta 20 gas-zentro ditu, automoziorako, industriarako, berokuntzarako eta nekazaritzarako gasolioa banatu eta hornitzeko. Horri esker, 30 probintziatan baino gehiagotan eskaintzen du zerbitzua.

Horretaz gain, petrolio-gordailuen terminal propioa ere badu Bilboko Portuko instalazioetan, Zierbenan, 220 milioi litro gasolina eta gasolio biltzeko gaitasuna duena. Handik banatzen du gero produktua errepidez, trenbidez eta oliobidez.

Informazio gehiago

Telefonoa: (+34) 943 59 52 97
E-mail: lubricantescomercial@aviaenergias.es