Sareko erregai-txartela

Sareko erregai-txartelak segurtasun handia eskaintzen du, izan ere, aukera ematen du atxiki diren zerbitzuguneetan egindako ordainketak (depositua betetzea, lubrifikatzaileak eta bestelako zerbitzuak) kontrolatzeko eta kudeatzeko.

Deskontuak gure zerbitzuguneetan

  • AVIA zerbitzuguneetan, deskontuak izango dituzu kalitate goreneko erregaietan.

Zure ibilgailuei lotutako eragiketa guztien xehetasunak, eskuragarri

  • Ikusi denbora errealean txartel bakoitzarekin egindako ordainketen xehetasunak: depositua betetzea, lubrifikatzaileak eta bestelako zerbitzuak. 
  • Ikusi fakturatu gabeko eragiketak eta azken 12 hilabeteetako fakturen zerrenda.

Zure enpresaren ibilgailuei lotutako gastu guztiak faktura bakarrean

Kudeatu zure fakturak ondoen datorkizun eran

  • Epekako fakturak egin ditzakezu, bi astean zein hilean behin, eta ohiko postaz edo posta elektronikoz bidali.
  • Halaber, aukera duzu eragiketak zerrendatzeko eta multzokatzeko, adibidez, motaren, dataren, lekuaren edo BEZ zenbatekoaren arabera.

Zuk aukeratu kontsumoaren muga

  • Mugak ezarri ahal dizkiozu txartel bakoitzari, bezeroaren beharren arabera (kontsumoa egun bakoitzean, kontsumoa hilean, zenbat euro hilean…).

Lasai egon zaitezen, segurtasun-sistemarik zorrotzenak erabiltzen ditu

  • Txartela erabili ahal izateko, isilpeko zenbakia (PIN) ezagutu behar da.
  • Fakturan adieraziko dira matrikula, erositako produktua, zerbitzugunea, data eta ordua.

Klik bakarra eginez eta berehala, txartel osagarriak eska ditzakezu, edota aurretik dituzunak indargabetu.

Eta, jakina, arreta pertsonalizatua duzu eskuragarri eguneko 24 orduetan.

Tarjeta red combustible

Eskatu informazioa 902 90 33 90 telefonoan
Ez zaizu ezer kostako. Doakoa da.

Garraio profesionalerako ere erabil dezakezu. Hala, Ministerioak gasolio profesionalean aplikatzen dituen deskontuak izango dituzu