iS-XXI sarea

Intrasport Service-XXI (IS-XXI) txartelarekin, AVIAk bere zerbitzuen eskaintza indartzen eta zabaltzen du. Kokapen estrategikoa duten zerbitzuguneetarako pentsatuta eta garraiolari profesionalei zuzenduta dago, garraioaren kostua murriztu eta online jardun dezaten (modu guztiz seguruan), A gasolioaz, B gasolioaz edo UREAz hornitzeko orduan.

Gaur egun, txartel hori eskaintzen duen sarean, Espainiako 55 gasolindegi eta Frantziako 170 gasolindegi daude.

iS-XXI zerbitzuguneak garraiolari profesionalei zuzenduta daude

  • Europako iparralderako irteeretan kokapen estrategikoa duten zerbitzuguneak dira.
  • Erabat automatizatuta dauden eta kokapen estrategikoa duten 225 zerbitzugunez osatutako europar sarea bermatzen du iS-XXI SLk. Zerbitzugune horietako batzuk Espainiako N-I eta N-II nazioarteko errepideetan kokatuta daude.
  • Garraiolari profesionalei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen dituzte zerbitzuguneek: dutxak, wifia, 24 ordu irekita, kamioiak erregaiaz hornitzea, tonaje handiko kamioiak erregaiaz hornitzea eta aparkalekuak.

¿Quiere conocer la red iSXXI?

Araia zerbitzugunea – Durruma Donemiliaga (Araba) Araia zerbitzugunea – Durruma Donemiliaga (Araba)
Beriain zerbitzugunea (Nafarroa) Beriain zerbitzugunea (Nafarroa)
Vilamalla zerbitzugunea (Girona) Vilamalla zerbitzugunea (Girona)
Villa de los Arcos zerbitzugunea (Nafarroa) Villa de los Arcos zerbitzugunea (Nafarroa)

 

Ezagutu iS-XXIen zerbitzugune-sare osoa hemen.

Kualifikazio handiko zerbitzua

Honako abantaila hauek eskaintzen dizkizu iS-XXI sareak:

  • Operatibitate iraunkorra (24 orduetan, urteko egun guztietan)
  • Segurtasuna salerosketetan (guztiak on line)
  • Kontrol-sistema (iruzurrak galarazteko)
  • Txartela berehala eskatzeko edo baliogabetzeko aukera

Lehen txartela

Espainian kalitate- eta ingurumen-ziurtagiria lortu duen lehen gasolio-txartela da.