Nor gara

Esergui SA (Gipuzkoako gasolina-zerbitzuguneak) 1981an sortu zen, gasolina-zerbitzuguneen sektoreko enpresari talde independente batek petrolioaren merkatu konplexuan toki propioa eskuratzea erabaki zuenean. Horrelaxe sortu zen filosofia berritzailea eta urrunerako ikuspegia biltzen zituen enpresa, multinazional handien ordezko aukera sendoa izan nahi zuena.

Hiru urte geroago, 1986an, Eserguik AVIArekin biltzea erabaki zuen, marka horren pean jardun eta haren lidergoan laguntzeko asmoz.

Gaur egun, AVIA da nazio-mailako petrolio-operadore independente nagusietako bat. Gasolioaren azken hornitzaileari zuzendutako banaketa- eta hornikuntza-sare zabala du, nekazaritzan, automozioan, industrian eta berokuntzan erabiltzeko. Gainera, 190 gasolina-zerbitzugune ere baditu 13 autonomia-erkidegotan. Etengabe zabaltzen ari den sarea, 800 lagunetik gorako gizataldearekin, eta gero eta eraginkorragoak eta iraunkorragoak diren produktuak eskainiz.

Balioak

Gure DNA osatzen duten balioetan oinarrituta jorratu dugu bidea. Besteak beste, kalitatea, berrikuntza, eraginkortasuna, iraunkortasuna, talde-lana, bezeroarekiko errespetua, kudeaketako autonomia, konpromisoa.

Gure ingurunearekiko konpromisoak ingurumenarekin lotzen gaitu, baina baita enpresa-munduarekin eta aberastasuna sortzen duten proiektuekin ere. Eta gizarte-munduarekin ere lotzen gaitu: ongizatea sortu eta pertsona hobeak izaten laguntzen diguten ekimenekin. Kirola da hori lortzeko bide onenetakoa; horrexegatik, hainbat diziplina eta kirol talde babesten ditugu: adibidez, Eibar Kirol Elkartea futbolean; baina beste kirol diziplina batzuetan ere parte hartzen dugu. Hauxe da gure sena: “Geure burua gainditzea, eta horretan ari direnei laguntzea”.