Berokuntzarako gasolio-zerbitzua

Espainiako lurraldearen %70 baino gehiago hartzen dugunez, eraginkortasunez bete ditzakegu berokuntzarako gasolioaren beharrak, eta 24 orduko zerbitzua dugu zure eskaerari erantzuteko. Gure konpromisoari eusten diogu, eta espezifikazio eta kalitate-irizpide guztiak zorrotz errespetatzen ditugu.

24 orduko
zerbitzua

Aurkitu zure banatzailea

Finantzazioa doan bizilagunen komunitateentzat

Bizilagunen komunitate bat bazarete, berogailu-gasolioaren eskaera erraztu nahi dizugu.

  • Finantziazioa % 0ko interesarekin.
  • Eskatu orain, eta ordaindu eroso-eroso 12 epetan.

Eskatu informazio gehiago hurbilen duzun zure ohiko AVIA banatzailean.

Ikusi prezioak

Bero handiagoa ematen du erregai litro bakoitzeko

Duen formulazio aurreratuari esker, AVIA etxerako berokuntza-gasolioak:

  • Galdararen balio-bizitza eta prestazioak handitzen ditu.
  • Berogailuaren errendimendua hobetzen du, berotzeko ahalmena handituz eta kontsumoa txikituz.
  • Aparra sortzea eragozten du eta, horri esker, tangaren edukiera ahalik ondoen aprobetxatzen da.
  • Gasolioa izoztea eragozten du, eta berogailuak ezin hobeto funtzionatuko duela bermatzen du, baita hotz-baldintzarik muturrekoenetan ere.

     

Ezagutu gure abantailak

Europako kalitatea

AVIA Europako 14 herrialdetan dago; hau da, sektorean erreferentzia den marka handi baten kalitate-marka eskaintzen dizu.

Instalazio propioak

Instalazioak ditugu Zierbenan, Bilboko Superportuan. Horri esker, produktuak zuzenean eros ditzakegu, bitartekaririk gabe; beraz, produktuen manipulazioa gertatzeko aukerak gutxitu eta trazabilitatea babesten dugu haien bizi-ziklo osoan zehar.