Pribatutasun Politika

A.  Tratamenduaren erantzulea

Jakin ezazu gure kontratu-harremanaren barruan emango dizkiguzun datu pertsonalak jarraian azalduko diren xedeetarako erabiliko dituztela ESERGUI SAk (aurrerantzean «ESERGUI»; helbidea: Zuatzu Enpresa Parkea, Ulia eraikina, 1. solairua, 14.a, 20018 Donostia, Gipuzkoa) edota ESERGUI DISTESER SLk (aurrerantzean «DISTESER»; helbidea: Punta Ceballos zabaldegia zk.g.), zu harremanetan jartzen zaren sozietatearen arabera.

Webgunean eskuragarri dauden komunikazio-kanalen bidez (besteak beste, «harremanetarako», «bezeroarentzako arreta», «merkataritza-harremana» eta «eskatu aurrekontua») erabiltzaileak bere borondatez ematen dituen datuak bakarrik eskuratu ahal izango dituzte ESERGUIk edo DISTESERek. Ildo horretan, erabiltzaileak jakin behar du izaera pertsonaleko datuak eskatuko zaizkiola webgunearen bidez eskainitako zerbitzuetan alta emateko eta erregistratzeko. Erabiltzaileari berariaz hala adierazten zaizkion datuei dagokienez, erabiltzaileak datu horiek ematen ez baditu ezingo du zerbitzu eta eduki horietan sartu, ezta haiek erabili ere.

Zuk zeuk baieztatu eta bermatzen duzu emandako datuak egiazkoak eta zehatzak direla, eta bat datozela zure egungo egoerarekin. Halaber, konpromisoa hartzen duzu datuotan izan daitezkeen aldaketen berri emateko, «E. Interesdunaren eskubideak» atalean finkatuta dagoen prozeduraren arabera. ESERGUIk eta DISTESERek eskubidea izango dute datu faltsuak eman dituen erabiltzailea zerbitzuetatik kanpo uzteko, zuzenbidean bidezkoak diren gainerako ekintzak baztertu gabe.

ESERGUIk eta DISTESERek berariaz jakinarazi eta bermatzen diete erabiltzaileei beraien datu pertsonalak ez dizkiotela hirugarren bati ere lagako, eta inoiz datuak lagatzeko asmorik edukiz gero, aurretiaz titularrei zalantzarik gabeko, berariazko eta informatutako baimena emateko eskatuko zaiela.

Indarrean dagoen araudia betez, ESERGUIk eta DISTESERek berariaz adierazten dute beharrezko neurri teknikoak eta antolamendukoak hartu dituztela, tratatzen dituzten izaera pertsonaleko datuen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko eta galtzea edota baimenik gabeko hirugarrenek aldatzea edo ikustea saihesteko.

B. Tratamenduaren xedeak

Jarraian, jakinarazten zaizu ESERGUIk eta DISTESERek zure datuak honako xede hauetarako erabiliko dituztela:

  1. Kontratu-harremanaren ondorioz:
    1. ESERGUIren edo DISTESERen bezero gisa alta emateko egin duzun eskaria tramitatzeko eta ondoren zurekin izango duten harreman komertziala kudeatzeko.
    2. ESERGUIren edo DISTESERen produktuak edo zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko harremana eraginkortasunez kudeatu, landu eta kontrolatzeko.
    3. CLUB AVIAri lotutako sustapenen berri emateko jakinarazpenak bidaltzeko.
  2. Lege-betebeharraren ondorioz:
    1. Zure nortasuna egiaztatzeko eta zure jarduera ekonomikoari buruzko egiaztapen egokiak egiteko, kapitalak zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko Espainiako araudian ezarritakoarekin bat. Asmo horretarako, eta iruzurra prebenitzeko ere bai, ESERGUIk eta DISTESERek erakunde publikoen iturrietara jo ahal izango dute informazio bila, baita informazio-iturri irekietara ere, hala nola egunkari eta buletin ofizialetara, erregistro publikoetara, Administrazio publikoen ebazpenetara, telefono-gidetara eta elkargo profesionaletako kideen zerrendetara.
    2. Agintaritza publikoari, erregulatzaileei eta gobernu-organoei informazioa emateko, baldin eta legeak, tokiko araudiak edo arauzko betebeharrek hala agintzen badute.
  3. ESERGUIren eta DISTESERen bidezko interesaren ondorioz:
    1. Merkataritzako eta/edo publizitateko komunikazioak bidaltzeko, edozein bidetatik, baita komunikazio elektronikoak edo baliokideak erabiliz ere, betiere ESERGUIrekin edo DISTESERekin kontratatutako produktuen edo zerbitzuen antza dutenekin zerikusia dutenak.
    2. ESERGUIk edo DISTESERek eskura dituzten datu pertsonalak oinarri hartuta, profilak lantzeko. Horrela, zure profilarekin bat datozen produktuak eta zerbitzuak zehaztu ahal izango dira eta horiei etekinik handiena atera, azken finean, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen produktuei eta zerbitzuei buruzko eskaintzarik onenak egiteko. Hain zuzen, ESERGUIrekin edo DISTESERekin kontratatuta dituzun produktuen eta/edo zerbitzuen transakzio-mugimenduak erabiliko ditugu. Azken urtebetean kontratatu dituzun edo kontratatuta dituzun produktuei buruzko informazioa kontsultatuko dugu.
    3. Kontratatu dituzun produktuekin eta/edo zerbitzuekin lotutako gogobetetasun-inkestak egiteko, zure asebetetasuna aztertu eta ESERGUIren edo DISTESERen prozesuak eta zerbitzuak hobetu ahal izateko.
  4. Zuk emandako berariazko baimenaren ondorioz:
    1. Baimena ematen baduzu, ESERGUIk eta DISTESERek zuk kontratatutako produktuez eta zerbitzuez gain, interesgarri gerta dakizkizun beste produktu eta zerbitzu batzuk ere eskainiko dizkizute, edozein bitarteko (elektronikoak ere bai) erabiliz, baita kontratu-harreman hau amaitu ondoren ere.
    2. Baimena ematen baduzu, ESERGUIk eta DISTESERek aukera izango dute AVIA Taldeko gainerako enpresei zure datu pertsonalen berri emateko, edozein bitarteko (elektronikoak ere bai) erabiliz zure beharretarako egokienak diren produktu eta zerbitzuei buruzko sustapen eta deskontuez informa zaitzaten, eta, horretarako, profilak sortu ahal izango dituzte.

C. Hartzaileak

«B. Tratamenduaren helburuak» atalean azaldu diren terminoen arabera, ESERGUIk edo DISTESERek honako erakunde hauei eman ahalko dizkiete zure datu pertsonalak:

  1. Agintaritza publikoari, erregulatzaileei eta gobernu-organoei, baldin eta legeak, tokiko araudiak edo arauzko betebeharrek hala agintzen badute.
  1. AVIA Taldeko sozietateei. Horren harira, ondoren zerrendatuko ditugu erabiltzaileen datuak lagako zaizkien erakundeak, eskatzen den zerbitzuaren edo produktuaren arabera:
  • ESERGUI SA: Zuatzu Enpresa Parkea, Ulia eraikina, 1. solairua, 14 zk., 20018 – Donostia (Gipuzkoa)
  • ESERGUI DISTESER SL: Punta Ceballos zabaldegia, zk.g. – Zierbena (Bizkaia),
  • ADENOR ENERGY, S.A.U., Explanada Punta Ceballos s/n, Zierbena (Bizkaia)
  • PUNTO AZUL ENERGY, S.L.U., Explanada Punta Ceballos s/n, Zierbena (Bizkaia)

Aipatutako datuak emateaz gain, ESERGUIk eta DISTESERek hirugarren zerbitzu-hornitzaile batzuk dituzte, zure datu pertsonalak eskuragarri dituztenak eta ESERGUIren eta DISTESERen izenean eta horren kontura erabiltzen dituztenak, zerbitzuak ematearen ondorioz.

Zerbitzu-hornitzaileak aukeratzeko irizpide zorrotzak erabiltzen dituzte ESERGUIk eta DISTESERek, datuak babesteko betebeharrak goitik behera beteko direla ziurtatzeko. Gainera, datuak tratatzeko kontratua sinatzen du beraiekin, besteak beste honako betebehar hauek aginduta: neurri egokiak erabiltzea, antolamenduari lotutakoak nahiz teknikoak; datu pertsonalak hitzartutako asmoetarako erabiltzea, eta soil-soilik ESERGUIk edo DISTESERek idatziz emandako jarraibideen arabera; eta zerbitzua eman ondoren datuak deuseztea edo ESERGUIri edo DISTESERi itzultzea.

Zehazki, hona hemen ESERGUIk eta DISTESERek kontratatzen dituzten hirugarren hornitzaileen zerbitzu-arloak (zerrenda informaziorako da soil-soilik eta ez du izaera mugatzailerik): logistika-zerbitzuak, aholkularitza juridikoa, hornitzaileen homologazioa, zerbitzu profesionalen enpresak, mantentze-lanei lotutako enpresak, zerbitzu teknologikoak hornitzen dituzten enpresak, zerbitzu informatikoak hornitzen dituzten enpresak, segurtasun fisikorako enpresak, bat-bateko mezularitza-zerbitzuen hornitzaileak eta dei-zentrorako zerbitzuen enpresak.

D. Datuen jatorria

Zuk emandako datuez gain, ESERGUIk eta DISTESERek fitxategi erkideetatik, arloko fitxategietatik eta erakunde publikoetatik ateratako datu pertsonalak ere erabili ahalko ditu, «B. Tratamenduaren helburuak» atalean deskribatutako asmoetarako eta oinarri legitimatzaileen arabera.

Era berean, aurretiaz aipaturiko hirugarrenek emandako datu pertsonalak ere erabiliko dituzte ESERGUIk eta DISTESERek, kategoria hauen arabera:

  1. Identifikazio-datuak.
  2. Posta-helbideak eta helbide elektronikoak.
  3. Datu ekonomikoak, finantzarioak eta kaudimenari buruzkoak.

Ez du babes bereziko datu pertsonalik eskuratuko hirugarrenetatik.

E. Interesdunaren eskubideak

Egintza honetan aurreikusitako kasuetan emandako baimenak edozein unetan baliogabetu ditzakezu, eskatze hutsarekin. Jakin ezazu, indarrean den legediaren arabera, eskubidea duzula datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko, eta baita datuak ezabatzeko, tratamendua mugatu eta eramateko ere, betiere zure identitatea egiaztatuz gero (NANaren edo dokumentu baliokide baten kopiaren bidez), honako helbide hauetan, eskubideak zein erakundetan erabili nahi dituzun aintzat hartuta: (i) ESERGUI SA, Zuatzu Enpresa Parkea, Ulia eraikina, 1. solairua, 14 zk., 20018 – Donostia (Gipuzkoa), edota (ii) ESERGUI DISTESER SL, Punta Ceballos zabaldegia, Zierbena (Bizkaia), edota helbide elektroniko hau erabiliz, bestela: RGPD@aviaenergias.es, Datuen Babeserako Delegatua DPO@aviaenergias.es.

ESERGUI SAk edo ESERGUI DISTESER SLk lehen aipatutako eskubideren bat ez dutela bete uste baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango duzu.

F. Gordetzea

Zure eta ESERGUIren edo DISTESERen arteko harremanak iraun bitartean gordeko ditugu zure datu pertsonalak.

Harremana amaitutakoan, zure datu pertsonalak ezabatuko egingo dira, aldeen arteko betebehar guztiak kudeatu eta burutzeko ekintza guztiak bukatu ondoren. Aldi horretan, beharrezko administrazio-izapide guztiak burutuko dira, baldin eta baimenik eman ez badiguzu kontratu-harremana bukatu ondoren merkataritza-komunikazioak bidaltzeko.

Aurrekoari kalterik egin gabe, zure datuak egoki blokeatuta gordeko dira, zurekin dugun harremanaren ondorioz erantzukizunak egon daitezkeen bitartean, eta ESERGUIk edo DISTESERek dituzten bestelako legezko betebeharrak betetzeko.

Ildo horretan, ESERGUIk eta DISTESERek bermatzen dute ez dituztela datuak tratatuko beharrezkoa ez bada erreklamazioak adierazteko, gauzatzeko edo defenditzeko, edo datuak Administrazio Publikoei, Epaileei eta Auzitegiei emateko eskaera betetzeko, legezko eskubideen edo betebeharren preskripzio-epean.