Pelletak

AVIA lehen petrolio-operadore independentea da pelletak garatzen eta merkaturatzen. Pelleta bioerregai solidoa da, egur-hondakinak birziklatuz eta biomasa aprobetxatuz egiten dena.

Berotze-ahalmen handia duelako, merkea delako eta, bioerregai guztiak bezala, %100 ekologikoa delako, geroz eta jende gehiagok aukeratzen dute Pelleta berokuntza-sistemak elikatzeko.

AVIA Pelleta industrian zein etxeetan erabil daiteke, biomasa-galdaretan, biomasa-berogailuetan edo biomasa-tximinietan.

AVIA Pelletak kalitate-egiaztagirik ospetsuena du: A1, EN-Plus arauak, osperik handienekoak, ziurtatua.

EN-Plus arautegia

Alemaniako Pelletaren Elkarteak eta Austriako Pellet Egileen Elkarteak egin dute sailkapen ospetsu hori, eta EN 14961-2 arauan dago oinarrituta. Arau hori industria-erabilerarik ez duen egurrez egindako pelletei dagokie.